Oinarrizko instalazioa

Gomendatzen dira 3 partizio: /boot, / eta swap. /boot partizioaren fitxategi sistema ext2 izango da, eta ext4 erroaren (/) kasuan.

GNU/Linux Debian 7.0 / Ubuntu 12.04 / Ubuntu 14.04, sistema bat instalatu.

Banaketa eguneratu:

    apt-get update
    apt-get upgrade

/etc/hosts fitxategian, ordenagailuaren izena jarri. Holako zerbait geratuko litzateke:

127.0.0.1    localhost.localdomain    localhost    MYHOSTNAME
10.xx.yy.zz    MYHOSTNAME.MYDOMAIN    MYHOSTNAME

Egiaztatu /etc/resolv.conf fitxategiak, izen zerbitzari zuzenak izan ditzala eta fitxategi bat izan dadila, eta ez lotura bat.

Behar ditugun programak instalatu

Gure aplikaziorako, pakete gehiago instalatu behar ditugu. Honela egingo dugu:

    apt-get install zip unzip lzip arj unrar-free gzip bzip2 lynx ssh ntpdate sudo
    apt-get install apache2 libapache2-mod-php5 php5 php5-cli squid3


Ordua!, ordua!, ordua!

Oso garrantzitsua da ordua sinkronizatzea sareko ordenagailuen artean. Gure atzipen kontrolak ordua sinkronizatu beharko du gure sareko ordu zerbitzariarekin. ntpdate beti instalatzen da erabiltzen ditugun Linux banaketetan. Orduro sinkronizatu behar du ordua erloju batekin.

/etc/default/ntpdate fitxategian hau jarriko dugu:

NTPDATE_USE_NTP_CONF=no
NTPDATE_SERVERS="ntp1.nire-eskola.net ntp2.nire-eskola.net"

Orain ntpdate-cron fitxategia sortuko dugu /etc/cron-hourly/ direktorioan. Hona hemen bere edukia:

#!/bin/bash

. /etc/default/ntpdate
ntpdate $NTPDATE_SERVERS

Orain exekutagarria egingo dugu fitxategia:

     chmod 0755 /etc/cron.hourly/ntpdate-cron

Gure Internet Atzipen Kontrola DMZn badago, atzipena gaitu behar dugu suhesian.

Source

Destination

Service

Action

Internet Atzipen Kontrola

Sareko denbora zerbitzaria

NTP(UDP) (123)

Accept