Antibirus bezala, ClamAV erabiliko dugu. ClamAV erabiltzeko HAVP proxyaren laguntza behar dugu. HAVP, deskargatu, konpilatu eta instalatu egin behar dugu. Kontutan izan, libclamav-dev paketea behar dugula. gcc eta g++ paketeak ere instalatuta eduki behar ditugu, HAVP paketea konpilatzeko. Azken hauek build-essential paketean datoz.
Instala ditzagun paketeak:
aptitude install clamav freshclam libclamav-dev unrar-free arj gzip unzip build-essentialOrain HAVPren lanak:
wget -P /var/www/lhiak http://www.server-side.de/download/havp-0.92a.tar.gzInstalazio scriptak, /usr/local/etc/havp direktorioan kokatzen ditu konfigurazio fitxategia eta errore eta birus abisu web orriak defektuz. Guretzat egokiagoa da /etc/havp direktorioa, eta bertatik ikusteko lotura bat jarriko dugu
ln -s /usr/local/etc/havp /etc/havphavp taldea eta erabiltzaileak sortuko ditugu
groupadd havpErregistro fitxategien direktorioa sortuko dugu, eta ugazaba aldatu.
mkdir /var/log/havpAztertu beharreko fitxategiak metatzeko erabiltzen den partizioa muntatuko dugu /var/tmp/havp direktorioan. Direktorio hay HAVP instaladoreak sortzen du.
mount -t ext3 /dev/hda5 /var/tmp/havp -o mand/etc/fstab fitxategia prestatuko dugu, makina abiaraztean automatikoki munta dezan partizio hau. Hortarako, huerrengo lerroa gehituko diogu fitxategi honi.
/dev/hda5 /var/tmp/havp ext3 mand,auto 0 0
havp erabiltzaileari, propietatea emango diogu zenbait direktoriotan, eta baimenak mugatuko ditugu.
chown havp /var/tmp/havp /var/run/havp /var/log/havpZerbitzua abiarazteko script-a ez da kopiatu bere tokira. Eskuz egingo dut. Gainera, automatikoki abiarazi dadin zerbitzua, konfiguratu egingp dugu. Nola ez, konfigurazio fitxategia non bilatu ere esan behar diogu.
cp /var/www/lhiak/havp-0.92a/etc/init.d/havp /etc/init.d/Errore mezuak pertsonalizatu egin ditugu. Orain, gure eskolaren ikurra agertzen da, eta euskara ere aukeratu dezakegu hizkuntza bezala. Kopiatu egingo ditugu fitxategiak.
cp -r /var/www/lhiak/havp-eu /etc/havp/templates/Orain, gure web zerbitzariaren izena eta proxy administrariaren posta elektronikoa aldatuko ditugu.
sed -i s/PROXYWEBZERB/'proxy\.nire-eskola\.net'/ /etc/havp/templates/eu/*Erregistro fitxategien aldaketa landuko dugu orain. Hurrengo itxura duen fitxategi bat jarriko dugu /etc/logrotate.d direktorioan havp izenarekin.
/var/log/havp/*.log {Zenbait aldaketa egingo ditugu HAVP konfigurazio fitxategian. Zerbitzua abiarazi dezakeela esango diogu. ClamAV erabil dezala. Gutxienez 35 konexio erabiltzeko prozesuak sor ditzala. Errore abisuak euskaraz eman ditzala. Zenbait fitxategiren kokalekua aldatuko dugu, orain /etc/havp direktorioan baitaude, etab. Hurrengo lerroak horrela agertu behar dira:
# REMOVETHISLINE deletemeOrain berrabiarazi egingo dugu HAVP.
/etc/init.d/havp restartAntibirusa eta proxya prest daude. Orain Internet Atzipen Kontrola egiten duen programari (squid) esan behar diogu erabil dezala antibirusa. Hona hemen jarri behar duguna /etc/squid/squid.conf fitxategian:
Orain birkargatu konfigurazioa:
Sistema probatuko dugu. Hurrengo helbidera apuntatu nabigatzailea.