Pila bat web bezero dago. Konfigurazio erak berriz, asko gehiago.
Microsoft Internet Explorer eskuz
Programaren barruan, Herramientas -> Opciones de Internet.... aukeratu. Gero, Conexiones fitxa aukeratu. Bertan, Configuración LAN... aukeratu. Hurrengo panela agertuko zaigu. Bete irudian agertzen den bezala.
Microsodt Internet Explorer domeinu kontroladore bitartez
Domeinu kortroladore baten talde zuzentarauen bitartez konfigura dezakegu MS Internet Explorer. Hona hemen pantaila batzuk adibide gisa.
Active Directory-n, aukeratu nahi duizun erakundea, eta asntolaketa unitatearen, propietateak.
Sortu zuzentarau berri bat (edo aldatu bat).
Irudian ikusten den bezala, Configuración de los servidores proxy aukeratu behar da.
Jarri helbidea eta portua. Onartu dena.
Firefox eskuz
Firefox 1.5: Programaren menuan, aukeratu Herramientas -> Preferencias... -> General -> Configuración de conexión... Hurrengo panela agertuko zaigu. Bete irudian ikusten den bezala.
Firefox 2.0: Programaren menuan, aukeratu Tresnak -> Aukerak... Aurreratua -> Sarea -> Ezarpenak... Hurrengo panela agertuko zaigu. Bete irudian ikusten den bezala.
Microsoft Internet Explorer eta Firefox, konfigurazio fitxategi baten bitartez
Sistema honek lan handiagoa ematen du, baina nabigatzaile guztientzat balio du. Gainera, asko errazten du nabigatzaile guztien konfigurazioak aldatzeko. Konfigurazio fitxategia, barneko web zerbitzari batean jarriko dugu, eta nabigatzaileari esango diogu, non bilatu fitxategia.
Lehenengo, PAC (Proxy Auto Config) konfigurazio fitxategia sortuko dugu. HTTP eta FTP konexioak antibirusaren 3128 portura bidaliko ditugu. Horrela, jeitsitako fitxategiak, antibirusarekin aztertuko ditugu. HTTPS konexioak aldiz, zuzenean bidaliko ditugu. Ezin dezakegu aztertu enkriptatua dagoen informazioa. Fitxategiaren izena ik-wpad.dat izango da, eta zerbitzariaren wpad direktorioan egonngo da. Hau da: bere URLa, http://www2.nire-eskola/wpad/ik-wpad.dat izango da. Kontutan izan, fitxategi ezberdinak eduki ahal ditugula, sare ezberdinetarako edo makina multzo ezberdinetarako. Hona hemen gure fitxategia:
Gero, nabigatzailea konfiguratuko dugu. Ikasleen azpisarearen kasuan, esango diogu, konfigurazioa, http://www2.nire-eskola.net/wpad/ik-wpad.dat URLak emandako fitxategian aurki dezakeela.
Microsokt Internet Explorer nabigatzailean aukleratu Herramientas -> Opciones de Internet... -> Conexiones -> Configuración de LAN... Hurrengo panela agertuko zaigu, eta irudian agertzen den bezala bete.
Firefox 2.0 nabigatzailean, aukeratu Tresnak -> Aukerak... Aurreratua -> Sarea -> Ezarpenak... Hurrengo panerla agertuko zaigu, eta irudian agertzen den bezala bete.
Microsoft Internet Explorer, konfigurazio fitxategia automatikoki bilatzen
WPAD (Web Proxy AutoDiscovery Protocol) protokoloa erabiliko dugu. Nabigatzaileak, DHCP zerbitzariari geldetuko dio, non bila dezaken konfigurazio fitxategia. DHCP zerbitzariak URLa emango dio. Normalean, HTTP erabiliaz hartuko du konfigurazio fitxategia, eta beraz, web zerbitzari batean egongo da kokatua. 8.3.4 atalean sortu dugun fitxategi hura erabiliko dugu konfiogurazio fitxategi bezala, eta kokapena bera izango da. Lehenengo, DHCP zerbitzaria konfiguratuko dugu. ISCren dhcpd zerbitzaria badaukagu (Linux banaketa guztiekin dator), hurrengo hau jarriko dugu:
Atal orokorrean:
Gero, nahi dugun azpisarean, edo ordenagailu multzoan (edo atal orokorrean), jarriko dugu, non dagoen konfigurazio fitxategia. Adibidez, ikasleen aspisarearentzat:
Orain, lehenagoko atalean bezala, nabigatzailea konfiguratuko dugu:
Microsft Internet Explorer nabigatzailean, Herramientas -> Opciones de Internet... -> Conexiones -> Configuración de LAN... aukeratzen dugu. Agertzen den panela, irudian agertzen den bezala beteko dugu.
OHARRA! MS IE nabigatzaile zahar batzuek (5.0, 5.5) bug bat dute. DHCP zerbitzaritik jasotako URLaren azken letra moztu egiten du. Azken hizkia falta zaion konfigurazio fitxategi bat sortu web zerbitzarian. Hobe, lotura bat sortu. Honela (fitxategien direktorioan):
ln -s wpad.dat wpad.da
Kitto! Nabigatzaileak, konfigurazioa bilatu behar du.
Firefox, konfigurazio fitxategia automatikoki bilatzen
Firefox-ek WPAD (Web Proxy Automatic Discovery) protokoloa era dezberdinean erabiltzen du. Ez du erabiltzen DHCP zerbitzaria. Nabigatzaileak, DNS zerbitzariari galdetzen dio non bilatu "wpad" (wpad.domeinuizena) zerbitzari bat. Gure kasuan, wpad.iurreta-institutua.net. CNAME erregistro bat sortuko dugu ezizen honekin. BIND zerbitzarian, erresoluzio zuzeneko fitxategian, honelako zerbait jarriko dugu:
wpad IN CNAME oizWeb zerbitzarian konfigurazio fitxategia, zerbitzariaren web-dokumentu erroan jarri behar dugu. Fitxategiaren izena wpad.dat izan behar da. Ez dugu nahi bi fitxategi ezberdin mantentzerik DHCP eran atzikitzeko eta DNS eran atzikitzeko, eta beraz, .../wpad/wpad.dat fitxategia jaso nahi dugu. Ezin dezakegu erabili lotura sinboliko bat. 301 errorearekin erantzungo digu zerbitzariak. Beste modu bat erabili behar dugu. Hurrengo hau jarriko dugu /etc/apache2/httpd.conf fitxategian:
Redirect permanent wpad.dat http://wpad.iurreta-institutua.net/wpad/wpad.datEz ahaztu MIME mota jartzeaz /etc/apache2/mime.types fitxategian:
application/x-ns-proxy-autoconfig dat
Hona hemen arakatzailearen konfigurazioa.
Ongi izan!