Disko gogorra zatitzerakoan, gutxienez 1 GB-eko partizio bat egin antibirusetik pasatu behar diren fitxategiak metatzeko. Gomendatzen dira 4 partizio: /boot, /, swap eta aipaturiko beste hori. Partizio hau ez da muntatu behar oraingoz. Partizio honen fitxategi sistema, ext3 izan behar da.
Ohikoa den bezala instalatu Debian edo Ubuntu.
Banaketa eguneratu:
apt-get update/etc/hosts fitxategian, ordenagailuaren izena jarri. Holako zerbait geratuko litzateke:
127.0.0.1 localhost.localdomain localhost MYHOSTNAMEEgiaztatu /etc/resolv.conf fitxategiak, izen zerbitzari zuzenak izan ditzala.
Behar ditugun programak instalatuGure aplikaziorako, pakete gehiago instalatu behar ditugu. Honela egingo dugu:
apt-get install zip unzip lzip arj unrar-free gzip bzip2 lynx sshUbuntu 12.04 banaketaren kasuan berriz:
apt-get install zip unzip lzip arj lha unrar-free gzip bzip2 lynx sshSqueeze banaketaren kasuan ntpdate eta sudo instalatu eta berrabiarazi apache.
apt-get install ntpdate sudoOso garrantzitsua da ordua sinkronizatzea sareko ordenagailuen artean. Gure atzipen kontrolak ordua sinkronizatu beharko du gure sareko ordu zerbitzariarekin. ntpdate beti instalatzen da erabiltzen ditugun Linux banaketetan. Orduro sinkronizatu behar du ordua erloju batekin.
/etc/default/ntpdate fitxategian hau jarriko dugu:
NTPDATE_USE_NTP_CONF=noOrain ntpdate-cron fitxategia sortuko dugu /etc/cron-hourly/ direktorioan. Hona hemen bere edukia:
#!/bin/bashOrain exekutagarria egingo dugu fitxategia:
chmod 0755 /etc/cron.hourly/ntpdate-cronGure Internet Atzipen Kontrola DMZn badago, atzipena gaitu behar dugu suhesian.
Source |
Destination |
Service |
Action |
---|---|---|---|
Internet Atzipen Kontrola |
Sareko denbora zerbitzaria |
NTP(UDP) (123) |
Accept |