HTTP antibirusa: ClamAV + HAVP

Antibirus bezala, ClamAV erabiliko dugu. ClamAV erabiltzeko HAVP proxyaren laguntza behar dugu. HAVP, deskargatu, konpilatu eta instalatu egin behar dugu. Kontutan izan, libclamav-dev paketea behar dugula. gcc eta g++ paketeak ere instalatuta eduki behar ditugu, HAVP paketea konpilatzeko. Azken hauek build-essential paketean datoz.

Instala ditzagun paketeak:

    aptitude install clamav freshclam libclamav-dev unrar-free arj gzip unzip build-essential

Orain HAVPren lanak:

    wget -P /var/www/lhiak http://www.server-side.de/download/havp-0.92a.tar.gz
    cd /var/www/lhiak
    tar zxf havp-0.92a.tar.gz
    cd havp-0.92a
    ./configure
    make
    make install

Instalazio scriptak, /usr/local/etc/havp direktorioan kokatzen ditu konfigurazio fitxategia eta errore eta birus abisu web orriak defektuz. Guretzat egokiagoa da  /etc/havp direktorioa, eta bertatik ikusteko lotura bat jarriko dugu

    ln -s /usr/local/etc/havp /etc/havp

havp taldea eta erabiltzaileak sortuko ditugu

    groupadd havp
    useradd -g havp havp

Erregistro fitxategien direktorioa sortuko dugu, eta ugazaba aldatu.

    mkdir /var/log/havp
    chown havp /var/log/havp

Aztertu beharreko fitxategiak metatzeko erabiltzen den partizioa muntatuko dugu /var/tmp/havp direktorioan. Direktorio hay HAVP instaladoreak sortzen du.

    mount -t ext3 /dev/hda5 /var/tmp/havp -o mand

/etc/fstab fitxategia prestatuko dugu, makina abiaraztean automatikoki munta dezan partizio hau. Hortarako, huerrengo lerroa gehituko diogu fitxategi honi.

/dev/hda5    /var/tmp/havp    ext3    mand,auto    0    0

havp erabiltzaileari, propietatea emango diogu zenbait direktoriotan, eta baimenak mugatuko ditugu.

    chown havp /var/tmp/havp /var/run/havp /var/log/havp
    chmod 700 /var/tmp/havp /var/run/havp /var/log/havp

Zerbitzua abiarazteko script-a ez da kopiatu bere tokira. Eskuz egingo dut. Gainera, automatikoki abiarazi dadin zerbitzua, konfiguratu egingp dugu. Nola ez, konfigurazio fitxategia non bilatu ere esan behar diogu.

    cp /var/www/lhiak/havp-0.92a/etc/init.d/havp /etc/init.d/
    chown root:root /etc/init.d/havp
    update-rc.d havp defaults

Errore mezuak pertsonalizatu egin ditugu. Orain, gure eskolaren ikurra agertzen da, eta euskara ere aukeratu dezakegu hizkuntza bezala. Kopiatu egingo ditugu fitxategiak.

    cp -r /var/www/lhiak/havp-eu /etc/havp/templates/
    cp -r /var/www/lhiak/havp-es /etc/havp/templates/

Orain, gure web zerbitzariaren izena eta proxy administrariaren posta elektronikoa aldatuko ditugu.

    sed -i s/PROXYWEBZERB/'proxy\.nire-eskola\.net'/ /etc/havp/templates/eu/*
    sed -i s/PROXYWEBZERB/'proxy\.nire-eskola\.net'/ /etc/havp/templates/es/*
    sed -i s/PROXYADMEPOSTA/'sare-admin@nire-eskola\.net'/ /etc/havp/templates/eu/*
    sed -i s/PROXYADMEPOSTA/'sare-admin@nire-eskola\.net'/ /etc/havp/templates/es/*

Erregistro fitxategien aldaketa landuko dugu orain. Hurrengo itxura duen fitxategi bat jarriko dugu /etc/logrotate.d direktorioan havp izenarekin.

/var/log/havp/*.log {
    compress
    dateext
    maxage 365
    rotate 20
    size=1024k
    notifempty
    missingok
    copytruncate
}

Zenbait aldaketa egingo ditugu HAVP konfigurazio fitxategian. Zerbitzua abiarazi dezakeela esango diogu. ClamAV erabil dezala. Gutxienez 35 konexio erabiltzeko prozesuak sor ditzala. Errore abisuak euskaraz eman ditzala. Zenbait fitxategiren kokalekua aldatuko dugu, orain /etc/havp direktorioan baitaude, etab. Hurrengo lerroak horrela agertu behar dira:

# REMOVETHISLINE deleteme
SERVERNUMBER 35
TEMPLATEPATH /etc/havp/templates/eu
WHITELIST /etc/havp/whitelist
BLACKLIST /etc/havp/blacklist
MAXSCANSIZE 5000000
ENABLECLAMLIB true
CLAMDBDIR /var/lib/clamav
ENABLECLAMD false

Orain berrabiarazi egingo dugu HAVP.

    /etc/init.d/havp restart

Antibirusa eta proxya prest daude. Orain Internet Atzipen Kontrola egiten duen programari (squid) esan behar diogu erabil dezala antibirusa. Hona hemen jarri behar duguna /etc/squid/squid.conf fitxategian:


# ---------- Antibirusa pasatzeko gain-proxya ----------
cache_peer 127.0.0.1 parent 8080 0 no-query no-digest no-netdb-exchange default
cache_peer_access 127.0.0.1 allow all
acl ScanHTTP proto HTTP
never_direct allow ScanHTTP

Orain birkargatu konfigurazioa:


    /etc/init.d/squid reload

Sistema probatuko dugu. Hurrengo helbidera apuntatu nabigatzailea.


http://www.eicar.com/download/eicar.com


Ongi izan!